soy-productor
Ondorengoak dira elkarteak martxan dituen lan taldeak eta bertan lantzen diren gaiak.
Baratza ekologikoa dibertsitate handidun ekoizpen sistema orekatu bezala ulertzen dugu, eta baratzezaina sistema hori zaindu eta orekatzen lagunduko duena da. Lurraren emankortasuna behar bezala zainduz, biodibertsitatea landuz eta baratzari maneiu egoki bat emanez, barazki ederrak jasotzen dihardugu aparteko arazorik gabe, eta egunetik gora doa baratze eta baratzezain ekologikoen kopurua gurean.
Frutazaintza, Gipuzkoako baserri gehienetan osagarri bat bada ere, badaude fruta ekoizle ekologiko batzuk eta gero eta gehiago dira frutazaintza ekologikoan interesa azaltzen duten baserritarrek.
Gipuzkoan, duela 50 urte garia ereiteari utzi zitzaionetik galtzen joan da ogiaren kultura hori eta baserriko ogia deitzen denak orokorrean ez du asko baserritik ura, egurra eta eskuak ezik.
Azken 30 urtetan zenbait baserritar animatzen joan gara ogi ekologikoa egitera. Garai baten egiten zen moduak ikastetik hasi ginen nolabaiteko gari eta errotak eskuratuz
Gure ustez, sistema agroekonomikoetan abeltzaintzaren papera ezinbestekoa da. Azienda hausnarkaririk gabeko baserri orekaturik ez dago. Abeltzaintza ezinbestekoa da larre/labore errotazioetan, baita sistemaren simaur horniketan ere. Bideragarritasun terminoetan, kontutan eduki beharko genuke larre/labore errotazioan, belar txarren kontrolan, soroen emankortasunean eta izurriteen onuran duen garrantzia. Animalirik gabe, baserri ekologikoak bere funtsezko hastapena galtzen du, hau da, autohornikuntza, eta energia sistema itxia izateari uzten dio.