Frutazaintza, Gipuzkoako baserri gehienetan osagarri bat bada ere, badaude fruta ekoizle ekologiko batzuk eta gero eta gehiago dira frutazaintza ekologikoan interesa azaltzen duten baserritarrek.
Egoera honi erantzuna eman nahian sortu zen Biolurren Fruta taldea, sektore honek duen potentziala garatzen laguntzeko asmoarekin.
Talde honen dinamika formazioan datza. Gure ustetan, bertako fruta ekologikoaren ekoizpena garatzeko, maneiua hobetu beharra dago eta horretarako baserritarraren formazioa ezinbestekotzat jotzen dugu.
Urtean zehar, eta sasoiaren arabera, aurretik taldeak proposatutako gai konkretuak lantzeko hainbat saio ospatzen ditugu.
Ondorengoak dira elkarteak martxan dituen lan taldeak eta bertan lantzen diren gaiak.