Lantaldeka antolatzen dugu lana
Aholkularitza eskeintzen dugu
Ekimenak antolatzen ditugu
Elkarlana oinarritzat hartuta, nahi dugun nekazal eta gizarte ereduaren aldeko apostua egiten duen elkartea gara.
Honengatik baserritarrekin egiten dugun lana lantaldeka antolatzen dugu: abeltzainak, baratzezainak, okinak eta frutazainak. Talde hauetan landu beharreko gaiak denon artean zehazten eta aurrera eramaten dira eta baserritarren arteko harremanak sendotzen dira.
Gainera, ekoizleentzako zein beste bazkideentzako gure jarduerarekin lotutako aholkularitza teknikoa eskaintzen dugu.
Nekazaritza ekologikoa gizarteratzeko ekimenak ere egiten ditugu: informazioa eman interesa duen orori, ikastaro eta baserrietara bisitak egin, azoka bereziak antolatu, beste erakunde batzuekin elkarlanean proiektuak garatu...