Bertako hazi ekologikoak ekoiztea eta merkaturatzea.
Bertako hazi ekologikoak ekoizteko eta komertzializatzeko helburu izan duen kooperazio proiektuan, hainbat eragilek parte hartu dugu bakoitzak bere lan eta funtzioekin. Biolurreko lan nagusia, Alekako ekoizpen sarea antolatu eta dinamizatzea izan da. Besteak beste, gure lana, hazi ekoizpenaren planifikazioa eta berorren jarraipen agronomikoan, sanitarioan eta burokratikoan laguntzea izan da.
2020 urtea, osatutako ekoizle sareko bigarren ekoizpen urtea izan da. Leunda berri baserria (Migel Arribas) ekoizle fuerteena izan arren, beste 10 baserrik osatu dute sarea eta aurten sendotu dela esan dezakegu.
Aleka elkarteko hazien ekoizpena martxan jartzeko eskatu genuen kooperazio proiektua bukatu den arren elkarlanean jarraitzen dugu.