Zer danekazaritza ekologikoa?

produkto kimikorik gabe / sin productos químicos
 
icono_02_01 Lurraren emankortasuna zaintzea Lurra da biziaren oinarria denez, bere emankortasuna denboran mantendu eta hobetzea du helburu
marra
icono_02_01 Biodibertsitatea lantzea Ekosistemaren oreka mantendu eta arazoak ekiditeko modu onena sistema biodibertsoenak izatea da
marra
icono_02_01 Animalien ongizatea bermatzea Kalitatezko elikagaiak lortzeko animaliak ongi izatea beharrezko oinarria da
 
Giza aktibitate jasangarria naturan barneratu nahi duen ekoizpen sistema da nekazaritza ekologikoa, baliabide naturalak zentzuz erabiltzen dituena. Bere helburu nagusia, epe luzera lurraren emankortasuna mantendu edota hobetzea da.

Nekazaritza ekologikoa ongarri eta pestizida kimiko, gehigarri, eta orokorrean sintesiko produktu kimiko guztiei uko egiten dion abere eta labore ekoizpen sistema bat da.

Ostera, ingurugiroa hondatu eta elikagaiak kutsatu gabe ekoizpena bermatzen du; kultiboen txandatzeak, biodibertsitatearen lanketa, izurriteen kontrol biologikoa, ongarri berdeak eta bestelako teknikak erabiliz, lurraren emankortasuna eta ekosistemaren oreka mantendu eta hobetzea lortzen da.

Abere hazkuntzan, animalien ongizatea eta beraien berezko jokabideak ahalbidetzea bermatzen duen sistema da. Elikadura oinarria zuhaina da, eta pentsuak lagungarri gisa erabiltzekotan, jatorri ekologikokoak dira.

Europar Batasunak CEE 834/2007 araudiaren bidez nekazaritza ekologikoa arautzen du.

albisteak

Denak ikusi.

agenda