Nortzukgara?

Baserritarrak eta herritarrak elkarlanean

Gure helburua, eredu ekologikoa sendotzea

Elikadura osasuntsua + naturarekiko errespetua

Gure baserriaren etorkizuna ziurtatu nahi badugu, egun nagusi den nekazaritza eredua aldatu beharra dago.

Biolur Gipuzkoa, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkartea da. 1993. urtean sortu zen baserritar talde txiki baten ekimenez eta baserritar eta herritarrez osatua dago. Erakunde desberdinen laguntza ere badugu.

Gure ibilbidean bai elkartea eta bai eredu ekologikoa sendotzen joan dira eta etorkizuna ilusioz eta itxaropenez beteta ikusten dugu.

Gure baserrien etorkizuna ziurtatu nahi badugu, kontsumitzailearentzat osasungarriak diren elikagaiak ekoitzi behar ditugu, eta animaliak zein ingurumena errespetatu behar ditugu.

Hiru ardatz horiek oinarri dituen nekazaritza eredua bultzateko lan egiten dugu, egun nagusitu den eta horrenbeste arazo ekarri dituen produkzio eredu industrial-intentsiboa aldatzeko gogoz.

albisteak

Denak ikusi.

agenda