Hemen duzue azken urtean egin dugun lan bildumaren laburpen bideoa. Biolur ezagutzeko baliagarria.
30 URTE BETETZEN DITUGU AURTEN!
Oraingo boletinean ikus dezakezue orain hiru hamarkada Biolurren sorreran zerikusia izan zuten askoren elkarrizketa. Segur aski jente gehiago falta zen nolabait ere parte izan zena, baina batzuk Lapatzara bildu ginen, eta garai hartako oroitzapenekin eta etorkizunari begira egon ginen.
Elkarteko lanen berri emateko informazio boletina da GURE LURRIÑA, bertan jasotzen dira lan taldeek eta orohar elkarteak egiten dituen momentuko lan garrantzitsuenak
Biolurrek egiten dituen lanen berri emateko azken boletina duzue GURE LURRIÑAren zenbaki hau.
Banatu dugu "gure lurriña" 3. alea ekainekoa.
Bertan elkarteak eskuartean duena ezagutu dezakezue, gure lan nagusien berri ematea da asmoa.
"gure lurriña" ren bigarren zenbakia kide guztiei banatu zaie.
Bertan Biolurren lan nagusien berri izan dezakezue.
Azterketa hau, 2016an FOPEren esparruan Biolur eta Lurgintzak elkarlanean egindako lanketaren jarraipena da. Lan horretan 4 baratzezainen kasuak aztertu ziren, bisita eta inkesta batzuen bidez,bideragarritasun tekniko- ekonomikoa eta soziala ezagutzeko. Jarraipena den bigarren analisi honetan, galdetegia beste 10 esperientzietara zabaldu da, 6 Gipuzkoan kokatzen dira eta beste 4ak Bizkaian. Kasu hauek egonkortutako esperientziak dira, hau da, 5 urte baino gehiago baratzegintzan daramatenak. Azterketarako jaso diren datuak 2018koak urteari dagozkionak dira. Azterketarekin jarraitzeko arrazoi nagusia, baratzezain ekologikoen bideragarritasun tekniko ekonomiko eta sozialean sakontzea izan da, eta hiru helburu nagusi izango ditu. 1. Baratzezain bakoitzaren kasua aztertuz, hobetzeko proposamenak planteatzea. 2. Bideragarritasunerako oztopo nagusiak identifikatu, eta talde dinamikaren bitartez kolektiboki lantzea. 3. Egindako lanaren dibulgaziorako material txiki bat publikatzea eta aurkeztea.
Txosten honek galdetegien azterketaren ondorioz jasotako informazioa puntuka azaltzen du,ondorio nagusi batzuetara iritsi eta lanketa kolektiborako puntuak identifikatuz.
Urtean bi aldiz kideengana iristeko asmoz sortua, egiten dugunaren berri eman eta gure esentzia zabaltzeko helburuz sortua.
Marc Badal eta Mirenen Begiristainek 2015ean zehar salmenta bide laburren eta errestaurazio kolektiboaren inguruan egindako Diagnostiko lanaren emaitzen txostena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaren finantziazioari esker, 2014ko Nekazaritza ekologikoa bultzatzeko proiektu deialdiaren barruan.