Esku artean duzun material hau Ekoizpen Duina Kontsumo herrikoia "sukaldean kontu kontari" material didaktikoaren bertsio digitala da.
DUINA, " baratza ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa" ikerketatik sortutako ezagutza, "EKOIZPEN DUINA KONTSUMO HERRIKOIA" proiekturen bitartez jendartzeratu genuen; kontsumo kooperatiben eskutik plazarik plaza aurkezpenak, eskola komunitate eta familientzako materiala, eta Azpeitiko Elikagunean sortutako 4 ikus-entzsunezko saio ederrak.
Orain, material didaktikoaren bertsio digital honekin, era intuitibo eta errez batean, garaian garaiko barazkiekin osatutako plateren eta osagaien prezioak, kostuak kalkulatu eta hainbat gaiez solasteko aukera emango digu.Goxo, garaiko eta osasuntsu jan dezagun!
Gipuzkoako barazki ekologikoen egutegia
“Ekolapiko gida” honen helburua ikastetxeak laguntzea da,eskaintzen duten jantoki-zerbitzua elikagai ekologikoekin lan egiteko eman behar dituzten urratsak ezagutu ditzaten. Aldaketaren prozesuan egon daitezkeen zalantzak argitzea ere dokumentu honen xedea da. Tresna lagungarri hau jorratzeko, Ekolapiko proiektuko partehartzaileen esperientzia eta ekarpenak bildu ditugu.
Nekazaritza ekologikoan erabilgarriak diren simaur moten deskribapena, berauen konpostaje prozesua eta ondorengo erabilera azaltzen duen baserritarrei zuzendutako gida.
Abeltzaintza ekologikoaren produktuen onurak
Bilduma honen helburu nagusia baratzaren planifikaziorako datuak eskuragarri izatea da.
Koadro honek gure baratzetan lantzen diren ohiko barazkien ekoizpen datuak laburbiltzen ditu (bai aire librean, bai negutegian): hazkuntza beharrak, markoa, ereite/ landatze datuak, produkzioa datuak, tandak, eta abar.
Elikaduraren inguruko hausnarketa bultzatzen duen liburuxka.