Hemen da "Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia" sukaldaritza saioa.
Lau labore Lau errezeta
Errezeta goxo, errez eta duinak
Animatu eta prestatu zuk ere!
On egin!
"Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia" ikusentzunezko saioak, Azpeitiako Elikagunean grabatutako sukaldaritza saioak dira.
Saio hauek, “DUINA; baratza ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa” ikerketa proiektuan jasotako emaitzetan oinarrituz sortu dira. Elikadura osasutsua eta nekazaritza ekologikoa sustatu nahi ditugu eta bizitza duinagoak garatzen lagundu.
Lau saio izango dira, eta saio bakoitzean pertsonaia publiko bat izango da gonbidatu berezia: Julen Portillo umoregilea, Onintza Enbeita bertsolari eta kazetaria, Gaizka Izagirre zinema kritikaria eta Uxue Amonarriz musikaria.
Ereindajaneko Sabrina Patok sortutako 4 errezeta egin beharko dituzte. DUINA proiektuan ikertutako 4 laborekin egindakoak. Elikaguneko Xabi Izagirre sukaldariak gidatuko ditu eta errezetako barazkiak ekoiztu dituzten nekazariak ere bertan izango dira laguntzen.