Proiektuak

DUINA ikerketa Proiektua

DUINA; BARATZA EKOLOGIKOEN BIDERAGARRITASUNAREN LANKETA KOLEKTIBOA

DUINA proiektua 2020 urteko ekainaren 18an aurkeztu   eta bi urtez iraun duen proiektuan, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 baratza proiektuen azterketa sozioekonomikoa egitea izan da. Bertan, laboreen ekoizpen kostuak, soldatak, lan orduak, prezio duinak, eta orohar nekazal proiektuen duintasun ekonomiko eta sozialerako hainbat datutan sakondu da.

Proiektua Biolur elkarteak UPV/EHUrekin batera bideratu du eta laguntzaile izan ditu  Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

Duina ikerketan parte hartutako bi ekoizleen iritziz.“ ikerketa honetan parte hartzea erronka handia izan da, lanari lana gehitzea”. Baina argi utzi zuten merezi izan duela “astuna izan da ikerketaren datu bilketa fasea, buztintsua gure lurrak bezala, baina merezi izan du”.

Ikerketa honi esker, Baratzezaintza ekologikoaren ekoizpen kostuen azterketa integrala eta objektiboa landu ahal izan da. Sortutako ezagutza honetaz baliatuta BIOLUR elkarteak      espero du, “ekoizleen egonkortasun eta duintasun ekonomiko eta soziala garatzeko urratsak ematea, bai arlo instituzionaletik bai eta arlo sozioekonomikotik”. 

DUINA ikerketa proiektuaren ondorioak jendarteratzeko “Ekoizpen Duina, kontsumo herrikoia” lelopean komunikazio kanpaina bat dugu martxan, eta lehen pausu batean, eskualdez eskualde ikerketaren ondorioak herritarrekin eta bertaratutakoekin konpartitu ditugu.

Halaber,      “Ekoizpen Duina, kontsumo herrikoia” kanpainaren baitan publiko ezberdinetarako materiala sortzen  gabiltza eta laster izango dugu eskuartean eskola komunitaterako material didaktikoa, eta herritar guztientzako ikusentzunezko materiala.

albisteak

Denak ikusi.

agenda