Proiektuak

EKOIZPEN DUINA KONTSUMO HERRIKOIA

Eskola komunitaterako SUKALDEAN KONTU KONTARI material didaktikoa

DUINA, baratza ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa, ikerketatik sortutako ezagutza, "EKOIZPEN DUINA KONTSUMO HERRIKOIA" proiekturen bitartez jendartzeratzen gabiltza. Elikadura osasuntsuaren eta nekazaritza ekologikoaren sustapenaren transferentzia eta sentsibilizazioa gauzatu nahi dugulako, gizarteko profil zehatzetan.

Profil horietako bat eskola komunitatea da. Bertan elikadura osasungarria ardatz hartuta, eguneroko erabakietan jakin mina piztu eta nekazaritza ekologikoaren onurak eta honen garapen duinak duen garrantzia jakinarazteko material didaktiko bat sortu dugu.

Joan den abenduan, materiala Bergarako San Martin eskolan aurkeztu genuen, Ereindajan Bergara kontsumo elkartearen eta guraso elkartearen eskutik. 

Nolakoa da?

Sukaldean kontu kontari, etxeko txikiekin batera jolasteko familiei zuzendutako material berria da. Mimo handiz, eta DUINA ikerketa proiektuan jasotako emaitzetan oinarrituz sortu da.

Ilustrazio koloretsuz beteriko jolas berri honetan, goxo, garaiko eta osasuntsu jateko errezetak daude.

Osagai eta plater bakoitzaren prestaketak zenbat balio duen kalkulatzeko ariketak ere aurkituko ditugu, elikadura eta bizitza duinagoak garatzen lagunduz.

Sukaldean kontu kontari gabiltzala, lurra, baserritarrak, tokiko azokak eta gu geu zaintzeko aukera izango dugu!

 Prezioa - 7€ (Biolurkideak 5 €)

Gurekin kozinatzera animatzen zarete?

Biolurrera deituta eskuratu zurea. 943 76 14 47

 

albisteak

Denak ikusi.

agenda