Zergatiknekazaritza ekologikoa?

icono_02_01

Naturarentzat garbia delako

Biodibertsiatea zaindu eta ez duelako ingurugiroa kutsatzen.

icono_02_02

Gizakiarentzat osasuntsua delako

Elikagai garbi osasuntsuak lortzen dituelako.

icono_02_03

Nekazariari duintasuna ematen diolako

Nekazal munduari bere lekua eman, lanbide honi duintasuna itzuli

Naturarentzat garbia delako, gizakiarentzat osasuntsua delako eta gizartearentzat bidezkoa den ekoizpen eredua bultzatzen duelako nekazaritza ekologikoak.

Ekoizpen handiak modu merkeagoan lortzeko asmotan garatu den nekazal eredu produktibistak ondorio larriak ekarri dizkigu: ingurugiroa kutsatzeaz gain, bioaniztasun galera handia egon da eta elikagaien kalitateak beherakada garrantzitsua jasan du.

Nekazaritza ekologikoak betiko ezagutzak aintzakotzat hartuz eta gaurko teknika eta baliabideak zentzuz erabiliz, naturaren erritmoa ahalik eta gehien errespetatzen du. Ondorioz, elikagaien zapore, bitamina eta gatz mineralez betetako, baina kutsadurarik gabeko janari orekatuak ekoizten ditu. Bizitzaz betetako elikagaiak

Bestalde, baserritar eta laborarien kultura eta landa eremuaren balioa galtzen ari da mundu osoan eta gurean ere. Gero eta nekazarien seme-alaba gutxiagok jarraitzen dituzte gurasoen urratsak. Ezagutzaren transmisioa galtzen gabiltza nekazal eredu produktibistarekin.

Nekazaritzari eta landa eremuari bere lekua eta duintasuna itzuli nahi dio nekazaritza ekologikoak, gure izaeraren eta kulturaren parte garrantzitsua delako.

albisteak

Denak ikusi.

agenda