Okinak

Gipuzkoan, duela 50 urte garia ereiteari utzi zitzaionetik galtzen joan da ogiaren kultura hori eta baserriko ogia deitzen denak orokorrean ez du asko baserritik ura, egurra eta eskuak ezik.

Azken 30 urtetan zenbait baserritar animatzen joan gara ogi ekologikoa egitera. Garai baten egiten zen moduak ikastetik hasi ginen nolabaiteko gari eta errotak eskuratuz

Kultura hau berreskuratu nahian eta bakarka baino taldean errexago egingo genuen ziurtasunez, duela 15 urte elkarte bat sortu genuen “Baserriko Ogia” izenekoa. Hasieran baserritar okin guztiei zabalduta bazegoen ere, ekologikoak biltzeko balio izan du.

Elkartean egindako lanari esker:

  • Urtero baserritarrengandik zuzenean gari on bat lortzeko bidea egin dugu, kalitate analisi eta guzti.
  • Gure formazioa hobetu dugu, ogiaren kalitatea izugarri onduz Frantziako bi okin maixuren laguntzaz eta beste zenbait ikastarori esker.
  • Osasun Sailarekin arazoak gainditu ez bagenituen ere, bitartean bakean uztea lortu genuen behintzat.
  • Haserako “okindegiak”, ikastaroetan eta batak besteengandik ikasiz, obrak eginez, gaur egungo baldintzetara egokitzen joan gara.

Duela 6 urte beste urrats handi bat eman genuen Biolur elkartean sartuz lantalde bezala. Bat egite honek ondorengo lorpenak ekarri ditu:

  • Ekonekazaritza eta Neikerrekin batera, gari eta espelta mota desberdinak (antzinakoak batik bat) berreskuratze lanean ari gara.
  • Ogiaren ikerketa talde bat lanean jarri dugu okin, dietista, ikerlari eta unibertsitateko irakaslez osatua. Informazioa bildu, kalitatea hobetu eta guzti honen berri gizarteari zabaltzeko.
  • Osasun Sailarekin, azkenean, araudi propio bat adostu dugu gure berezitasunak kontutan hartzen dituena.
  • Hemendik aurrera okin berriak animatu eta gizartea ogiaren benetako balioaz informatzea izango da gure eginkizuna, orain arteko lanak deskuidatu gabe.

Lan taldeak

Ondorengoak dira elkarteak martxan dituen lan taldeak eta bertan lantzen diren gaiak.


Interesatuko zaizu


Interesatuko zaizu

  • OKINEN TALDEKO FORMAZIO SAIOA
    10-05-2022
    NOLA JARTZEN DIOGU PREZIOA GURE OGIARI? Okinen taldeko barne dinamika izango da, Biolurkideei zuzendua.

albisteak

Denak ikusi.

agenda