Baratza ekologikoa dibertsitate handidun ekoizpen sistema orekatu bezala ulertzen dugu, eta baratzezaina sistema hori zaindu eta orekatzen lagunduko duena da. Lurraren emankortasuna behar bezala zainduz, biodibertsitatea landuz eta baratzari maneiu egoki bat emanez, barazki ederrak jasotzen dihardugu aparteko arazorik gabe, eta egunetik gora doa baratze eta baratzezain ekologikoen kopurua gurean.
Honela ba, azken helburua, baratzezain formatu eta autonomoagoak izateko tresnak lantzean datza: formazioak antolatuz, guztion arazoei irtenbide emateko txosten teknikoak eginez, norbanako proiektuetan aurreratzeko aholkularitza pertsonalizatua eskainiz, ekoizpen gastuak doitzeko aukerak bilatuz, baserrietan esperimentazioak eginez … Beti taldearen elkarlanean oinarritutako lan ildoak jarraituz.
Ondorengoak dira elkarteak martxan dituen lan taldeak eta bertan lantzen diren gaiak.