Pikuineta baserriko Jose Ramon Arrieta 30urte daramatza ganaderitza ekologikoan lanean. Bere proiektuaren berri eman digu elkarrizketa honetan.
Lana ondo eta txukun eginez gero, aurrera egiten moduan gaudela uste dut. Eta honezkero, aurrera jarraitu beharko dugu...
Geure bizi-ikuspegiarekin bat datorren ekoizteko modua delako. Horrez gain, jendeari produktu osasutsu eta osasungarria eskaini nahi diogulako.
Orain, hiru ume eta hiru heldu bizi gara baserrian. 130 buruko artaldea dago, 12 hektareako lursaila, gehi mendia. Gazta egiten dugu, hori izanik diru iturri nagusia. Gainera, arkumeak, baratzea, ioloak, txerriak ea abar.
Orain dela ia 30 urte, kaletik etorritako hiru gaztek erabaki zuten mendian eta baserritik bizitzea. Hasitako proiektu hura jende askoren laguntzarekin atera zen eta ateratzen ari da aurrera.