2025/05/05

UDABERRI FESTA 2025

Amillubi proiektuaren baitan, aurten ere egitasmoa jendarteratzeko helburuz, Udaberri festa egingo dugu Maiatzaren 10ean.

Amillubi egitasmoa,  Biolurrek eragile eta norbanakoren askoren babesarekin abiatutako proiektua da, eta 2023 urtean plazaratu genuenetik urratsak ematen gabiltza poliki poliki.

Aurten udaberri festa egitarau zabalarekin dator, eta www.amillubi.eus web gunean duzue festaren inguruko informazio osatuagoa!

Egitarau ederra dugu, eguna bete-betea dator: goizean bi mahai-inguru izango ditugu, eta arratsaldean mota askotariko emanaldiak.

Dagoeneko, bazkarirako eta arratsaldeko emanaldietarako sarrerak salgai daude. Amillubi proiektua babesteko eta gastuei aurre egiteko, bazkarirako eta arratsaldeko jaialdirako sarrerak salgai  jarri ditugu. Bazkarirako txartela 10€ dira, eta arratsaldekorako beste 10€. Umeek arratsalde pasa dohainik izango dute eta bazkaria 7€ren truke.

Animatu eta bertaratu!

 

 

 

albisteak

albisteak

Denak ikusi.

agenda