2024/11/26

Abenduaren 14ean Eibarko Errebal plazan HoBBea proiektua aurkeztuko dugu

BLE, Biolur eta Hazialdeko elkarteek elkarlanean dugun Hobbea proiektuaren baitan abenduaren  14ean  Eibarko Errebal plazan ogi artisau ekologikoaren inguruko topaketak egingo ditugu.

Euroeskualdeko berrikuntza deialdiaren baitan sortutako proiektuak nekazari-okinaren figura indartu nahi du, eta baita lurraldeko ogi ekologikoaren kontsumoaren balioak eta onurak ezagutarazi. Helburu nagusia elkarteen arteko aliantza sendotzea eta bizi dugun krisi ekosozialari aurre egiteko ekoizpen- eta kontsumo-eredu arduratsuak sustatzea da. 

HoBBearen baitan lehen topaketa Jatsun (Behe Nafarroan) maiatzaren 17an egin genuen, Euskal Herrian hazi herrikoien karakterizazioan egiten ari zen lana ezagutzeko. Bigarrena berriz Gipuzkoan izango da, eta topaketa honetan ogi artisau ekologikoaren inguruan jardungo dugu, begirada ezberdinetatik dituen balioak plazaratu eta gure lurraldean elikadura, osasuna eta kontsumoaren arloan dauden eragile ezberdinekin konpartitu eta elkarrizketarako gunea sortuz.

Egun guztiko egitaraua prestatu dugu eta kartela erantsita duzue.  Saio bietara etortzea irekia bada ere,   goizeko  saioan ogigintzako eragileak, sukaldariak, nutrizionistak eta osasungintza arloko pertsonak bildu nahi dituguChristian Rémésy-rekin (Nutrizionista eta ogigintzan ikerlaria profesionala) eta Myriam Poussou-rekin (okin profesionala) solasaldia izango dugu, eta baserriko ogi ekologikoaren balio nutrizionalez arituko zaizkigu.

Bertako produktu ekologikoekin bazkaltzeko tartea hartu ondoren, atsaldean,  HoBBea proiektuko laborari eta okinok, egiten dugun ogiaren balioak azalduko ditugu. Horretarako hazi herrikoiez laborantza ekologikoaz eta ogigintza prozesuaz arituko gara. Atsaldeko saioa, dendariei, kontsumo taldeei eta kontsumitzaileei zuzendutakoa izango da, kontsumoan sortzen diren hainbat galderei erantzuteko asmoz, eta zuzeneko salmentan aritzen diren eragileen ekarpenak jasotzeko helburuz.

Izena ematea beharrezkoa izango da abenduak 10a baino lehen. 

albisteak

albisteak

Denak ikusi.

agenda