Biolurkideok hurrengo larunbatean uztailaren 13an ospatuko dugu urteko batzar nagusia.
Aurten Lazkaon kokatzen den BIZIOLA fabrikan egingo dugu urteko batzarra. Goierrin elikadura burujabetzarako bidean abiatu den proiektua, eta gurera ere batu dena, Kooperatiba Biolurkide eginez.
Urteko batzarrean, elkartearen kontuaz jarduteaz gain, proiektu berri hau ezagutzeko aukera izango dugu bertaratzen garen Biolurkideok.
Urtean behin egiten dugun topaketa hau gozatzeko ere izaten da, kideak elkartzeko gune den heinean, beraz larunbatean elkar ikusiko dugu!
Gora Biolur!