2026/04/23

NEKAZARITZAN EKINTZAILETZA AGROEKOLOGIKO ETA KOOPERATIBOA

Proiektu agroekologiko eta kooperatiboak garatzeko formazioan izena emateko epea zabalik da!

Azken urte hauetan agroekologia eta elikadura burujabetza ardatz, lankidetzan proiektu estrategikoetan murgilduta gabiltza;  Debagoienan  Tokixan egitasmoan eta  Urolan Amillubi proiektuarekin.

Lehen sektoreko erreleboaren erronkaren aurrean, baldintza duinak sortu eta honekin lanpostuak sortuko dituzten proiektu iraunkorrak garatzea ditugu helburu nagusiak.

Bide honetan hainbat urrats eman eta baliabide ugari sortzen ari gara elkarlanean, eta horietako bat da eskainiko den ondorengo ikastaroa.

Hurrengo loturan informazio gehiago.

Zabaldu inguruan eta zuen sareetan!

 

Informazio gehiago: https://tokixan.eus/tokixan-egitasmoak-ekintzailetza-agroekologiko-kooperatiboa-sustatzeko-bere-lehen-ikastaroa-aurkezten-du-20260422/

albisteak

albisteak

Denak ikusi.

agenda