BISITA FORMATIBOA

Biolurretik frutazaintza ekologikoaren arloa sustatu nahian gabiltza, eta bide horretan txango bat antolatu dugu datorren uztailak 29rako .

Kartelan ikusten den bezala hiru bixita izango dira:9:00-11:00 bitartean Erroak mintegiko Mahañokin elkartuko gara Ahatsan; ondoren, Malerrekara joango gara Izpegitik, eta  12:30-14:30 Kibbi Sat kiwi ekologikoen proiektua bixitatuko dugu Donezteben, Maite eta Landerren eskutik. Hemen, deskantsua egingo dugu bazkaltzeko (bakoitzak zerbait ekarri!), eta oraindik animoso egongo garenez, ;), hirugarren bixita egiteko aukera izango dugu, gertu, Etxalarren, 16:00- 17:30 Ainitzako mintegi-Baso jangarrira, Audry eta Aimarren eskutik.

Txangoan izena emateko idatzi biolur@biolur.eus-era edo deitu 943.76.14.47 uztailak 27 baino lehen ; beraz arin ibili aste hau daukagu ta izena eman eta dena antolatzeko!

Elkartze puntuak: kotxeak antolatzeko bi puntu jarri ditugu; batetik Etxalargo Benta; eta baita ere Irungo Zaisa poligonoan dagoen ETH hotelean izango da. Izena ematean esan zein elkartze-puntura hurbilduko zareten.

Bixiten gastua Biolurren kontura izango da. Aukera ederra dela uste dugu ikasteko eta ezagutzak partekatzeko, eta saretzeko! Alde horretatik, Cederna-Garalur kideekin ere ekintza hau bultzatu dugu.

Animatu, etorri, zabaldu!!

agenda

albisteak

Denak ikusi.

agenda