Nekazaritza ekologikoan, lurraren zaintza ezinbesteko oinarri praktikoa da, eta beraz, frutagintza ekologikoan ere, lurra ez da landareak eusteko edo elikatzeko substratu hutsa. Fruta-arbolen osasuna, ekoizpenaren kalitatea, ekosistemaren oreka eta etxaldearen epe luzeko iraunkortasuna bermatzen dituen oinarrizko baliabidea da. Lurra bizirik dagoen ekosistema konplexua da, eta haren zaintza da frutagintza ekologikoaren oinarrietako bat.
Zentzu honetan frutagintza taldetik bi saio antolatu dira udazken honetan: Azaroaren 24ean eta abenduaren 15ean.Antolaketa errezteko izen ematea eskatzen da.
Kartelean xehetasun gehiago.