2020/04/17

MERKATU ETA AZOKEI EUTSI DIEGU

300 eragilek baino gehiagok sinatu dute azokak irekitzeko manifestua, eta lortu dugu!.

Gaur apirilak 17, baserritarren borroken mundu mailako eguna izanik, elkarlanari aldarria egin nahi diogu, Ikusi dugunez, bide honetan ezinbestekoa da ekoizleen, dendari txiki eta kontsumitzaileen arteko saretze-lana. Elkarlana eraginkorra izan da eta horregatik bertan parte hartu dugun eragile guztiak  zoriontzeko beharra ikusi dugu; klima larrialdi egoeran, eta osasun krisi baten erdian, arduraz jokatzeko borondatea eta ahalmena erakutsi dugulako. 

Elikadura burujabetzaruntz, agroekologian oinarritutako elikaduraren alde egiten dugu, elikagai osasuntsuak ekoizten, jendartearekin eta ingurumenarekin dugun konpromezuan.

 

 

Informazio gehiago: https://ehkolektiboa.eus/merkatu-eta-azokei-eutsi-diegu/

albisteak