2023/01/20

"Sukaldean Kontu Kontari" eskola komunitaterako sortu dugun material didaktikoa prest dugu. Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia-

DUINA, baratza ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa, ikerketatik sortutako ezagutza, "EKOIZPEN DUINA KONTSUMO HERRIKOIA" proiekturen bitartez jendartzeratzen gabiltza. Elikadura osasuntsuaren eta nekazaritza ekologikoaren sustapenaren transferentzia eta sentsibilizazioa gauzatu nahi dugulako, gizarteko profil zehatzetan.

Profil horietako bat eskola komunitatea da. Bertan elikadura osasungarria ardatz hartuta, eguneroko erabakietan jakin mina piztu eta nekazaritza ekologikoaren onurak eta honen garapen duinak duen garrantzia jakinarazteko material didaktiko bat sortu dugu.

Joan den abenduan, materiala Bergarako San Martin eskolan aurkeztu genuen, Ereindajan Bergara kontsumo elkartearen eta guraso elkartearen eskutik. 

Materialak duen prezioa 7 eurokoa da (Biolurkideentzat 5€)

Materiala eskuratzeko, eta edozein azalpenetarako jarri gurekin harremanetan.

 

 

 

 

Informazio gehiago: https://peertube.eus/w/v24RYZtaNefx6iANvUxJVN

albisteak

albisteak

Denak ikusi.

agenda