2022/11/28

Abenduak 1 osteguna, Seguran ZOPA AZOKA berezia

Ostegun atsaldetan, Segurako Madura Elikadura Elkarteak ZOPA AZOKA antolatzen du, bertako ekoizleekin, eta aste honetarako, azoka berezia antolatu dugu elkarlanean.

Ekoizleak bertan izango dituzue elikagai osasuntsu eta ekologikoak bertatik bertara eskuratzeko, eta oraingoan Biolur eta ENEEK-EKOLURRA kontseiluak egin dugun abeltzantza ekologikoaren inguruko ikusentzunezkoa aurkeztuko dugu  abeltzainen eskutik, solasean jarduteko.

Ondoren elikagai ekologikoak dastatzeko aukera izango dugu.

"Abeltzantza ekologikoarekin dena hobetzen da" izango da ikusentzunezkoak eta abeltzainek erakutsiko digutena.

Gure web gunean ikusi dezakezue bertsio laburtua.

albisteak

albisteak

Denak ikusi.

agenda