BIOLUR ELKARTEAK, DUINA, baratza ekologikoen bideragarritasun lanketa kolektiboaren ondorioak aurkeztu zituen irailaren 27an ENEEK-EKOLURRA kontseiluaren egoitzan.
Amorebieta-Etxano 2022ko irailaran 27 an DUINA ikerketaren ondorio orokorren aurkezpena izan zen Kontseiluan. Ikerketa proiektua Biolur elkarteak UPV/EHUrekin batera bideratu du eta laguntzaile izan ditu Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
Duina proiektua 2020 urteko ekainaren 18an aurkeztu eta bi urtez iraun duen proiektuan, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 baratza proiektuen azterketa izan da. Bertan, laboreen ekoizpen kostuak, soldatak, lan orduak, prezio duinak, eta orohar nekazal proiektuen duintasun ekonomiko eta sozialerako hainbat datutan sakondu da.
Ikerketa honi esker, baratzezaintza ekologikoaren ekoizpen kostuen azterketa integrala eta objektiboa landu ahal izan da. Sortutako ezagutza honetaz baliatuta espero dugu, ekoizleen egonkortasun eta duintasun ekonomiko eta soziala garatzeko urratsak ematea bai arlo instituzionaletik bai eta arlo sozioekonomikotik.
Orain jendarteratzeari ekin diogu helburua ikerketaren emaitza orokorrak partekatzea izanik, gure ustez oso garrantzitsuak baitira sektorean eta herritarrengan duten inplikazio sozioekonomikoagatik.
2030.urterako Europar Batasuneko lurren %25a ekologikoa izan behar du. Gaur egun %4,6a da. Erronka honen barruan ezinbestekoa da nekazarien bizitzak duintzea;
Ondorioak jendarteratzeko Ekoizpen Duina, Kontsumo Herrikoia lelopean komunikazio kanpaina bat abiaraziko da. Orain eskualdeka aurkeztu nahi ditugu ondorio hauek, eta bertan herritarrekin eta hurbildutako guztiekin konpartitu.
Ikerketaren ondorioak laster izango dira eskuragarri Biolur elkartearen webgunean eta Kontseiluaren webgunean. Eta laster material gehiago izango dugu eskuartean.