2022/08/08

Laster dira Gipuzkoan azoka Ekologikoak

Aurreko bi urteetan osasun krisiagatik izan ziren neurriak direla eta, azoketan murrizketak izan genituen, baina aurten zorionez 9 herrietan plazara aterako gara,  herritarrei elikagai ekologikoak eskuragarri jarri, egiten dugunaren informazioa eskaini eta ekoizle eta herritarren arteko zubiak eraikitzeko.

Udalekin eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren kontseiluaren lankidetzarekin, Elikagai ekologikoen azokak antolatu ditugu. Topagune hauetan barazkiak, ardi-ahuntz eta behi-gazta, eztia, gozoak, ogia, marmeladak, olioa, arrautzak eta ardoa, sagardoa aurkitu ahal izango ditugu besteak beste.

Gainera, nekazaritza eta elikadura ekologikoari buruzko informazio-panelak eta BIOLURen informazio puntua ere izango dira bertan bisitarientzako.

Herrietan  ekoizleen hainbat postuz osatuko dira azokak, gehienak Gipuzkoako ekoizleak izango dira, baina Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Errioxatik ere etorritakoak izango ditugu azokan, otarra osatzeko bertako eta gertuko produktu ekologikoak eskuragarri izanik.

Aurtengoan  Zarautzen hasiko dugu ekimena abuztuaren 19an, XXV. Azoka ekologikoa izango dena. Eta asteburuero herri ezberdinetan egon ondoren, Urriaren 30ean Villabonan bukatuko dugu.

Plazak ekoizlez betetzea eta herritarrek egiten dugun lana ezagutu eta ondorioz ekoiztutako elikagaiak zuzenean eskura izatea ederra da.  Bestalde salmenta zuzenak elkarrizketa dakar eta hori ere oso aberasgarria da, bai  ekoizleentzat, baina baita herritarrentzat ere.

Aurtengoan azokari lotuta, ekimenak ere izango dira herri batzuetan, eta ekoizleen ekarpenari esker otarren zozketa ere egingo dugu, erosketa bakoitzarekin zozketarako txartela eskuratuz.

Bestalde, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura ekologikoaren Kontseiluak udako azoka ekologikoetan elikagai ekologikoen salmenta bultzatzeko 5€-ko bonoak eskuratzeko aukera jarri du webgunean. Hemen esteka https://ekolurra.eus/udako-azoka-ekologikoak-2022/  

Bonoak Biolurreko postuan jaso beharko dira paperean postuetan deskontua aplikatzeko.

 

Hemen Gipuzkoako azoka ekologikoen agenda.

 

  • ZARAUTZ, abuztak 19, ostirala
  • ZUMAIA, abuztuak 26, ostirala
  • DONOSTIA, Irailarak 3, larunbata
  • ERRENTERIA, Irailarak 10, larunbata
  • ZERAIN, Irailak 18, igandea
  • ARETXABALETA, Irailak 24, larunbata
  • EIBAR, Urriak 8, larunbata
  • LENITZ GATZAGA, Urriak 23, igandea
  • VILLABONA, Urriak 30, igandea

               

 

Bertan ikusiko gara!

albisteak

albisteak

Denak ikusi.

agenda