IRINARI BURUZKO EZAGUTZA EZBERDINAK

2022/12/05

Biolurreko okin taldetik, formazio saio interesgarria antolatu dugu, gure lan prozesuan hain garrantzitsua den irinaren inguruan.

"BAM Consultores"eko Bernardo Alvarez del Manzano adituaren eskutik, hainbat gaien inguruan solastuko dugu.

  • Okintzarako gari ezberdinen ezaugarriak, irin mota ezberdinak
  • Harrizko errotetan ehotuta irinen ezaugarriak, arazoak, konponbideak
  • Alveograma analisien interpretazioa
  • Kontutan hartu beharrekoak masak egiterako orduan
  • Adibide praktikoak

Ogia egiten baduzu animatu eta etorri ikastera eta zure jakintza tartekatzera, denon artean kolektiboan ikastea da gure helburua.

Kartelean xehetasun gehiago!

agenda

albisteak

Denak ikusi.

agenda